Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

triakido

izond. Zool. Kondriktioen klaseko izen bereko familiako arrainez esaten da. Itxuraz marrazoaren antzekoak dira, neurriz hura baino txikiagoak, 1-2 m luze. Gorputz luzarana dute, ahoa zeharretaka eratua eta buruaren azpiko aldean kokatua; isatsa gora okertua dute. Ugaltzeko eraz biziernalkari hutsak edo biziernalkariak eta obiparoak izan daitezke. Familia honetako bi arrain motarik ezagunenak, toila eta toil pikarta, lehenengoa biziernalkaria da eta bigarrena aipatu bi eratara ugaltzen dena. Ozeano Atlantikoko ekialdeko kostan eta Mediterraneo Itsasoan bizi dira.