Trevor, Claire
(Jaiotza izenaz, Claire Wemlinger) Estatu Batuetako antzezlea (New York, 1909 - Kalifronia, 2000). Antzerkian ari izan zen eta 1932an hasi zen zineman lanean film laburrak eginez. Hasieran emagalduen pertsonaiak antzeztu zituen film batzuetan, haien artean ospetsuena John Ford-en The Stagecoach (1939, Diligentzia) izan zelarik. 1948an bigarren mailako antzezle onenari ematen zaion Oscar saria jaso zuen John Huston-en Key Largo filmean egindako antzezpenagatik. Film asko antzeztu zituen, besteak beste: Dead End (1937), Dark Command (1940), Farewell My Lovely (1944, Agur, maitea), Born to Kill (1947, Hiltzeko jaioa), The High and the Mighty (1954), Man Without a Star (1955), How to Murder Your Wife (1965, Zure emaztea nola hil).
- tretza
- tretzari
- Treveris
- Trevilla Acebo, Carlos
- Treviso
- Trevor, Claire
- triakido
- triangelu
- Triano
- Trías, Eugenio
- triasiko