Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trevilla Acebo, Carlos

Bizkaitar sindikalista (Turtzioz, 1946). Teologia eta maisu ikasketak egin zituen. 1972an sartu zen UGT sindikatuan eta hainbat kargu izan ditu; besteak beste, Formazioko idazkari eta Komunikazio eta Irudi idazkari izan zen UGT-Euskadi Exekutibaren hainbat agintalditan. 1998ko martxoan, UGT-Euskadiren VII. Kongresuan idazkari nagusi hautatu zuten. Josu Frade ordezkatu zuen karguan. Babcock & Wilcox ondasun ekipoko enpresan lan egiten du, Giza Baliabideen arloan.