Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trenton

Estatu Batuetako ipar-ekialdeko hiria, New Jersey estatuko hiriburua, Delaware ibaiaren ertzean, Filadelfiako hiriaren ipar-ekialdean. 92.124 biztanle (313.800 biztanle ditu hirialdeak). Unibertsitatea. Aireportua. Industria (altzairugintza, kautxua, ehungintza, plastikogintza, burdinbiderako gaiak) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. 1679. urtean kuakeroek sortu zuten. 1776. urtean George Washington-ek, hiriaren inguruan, garaipen sonatua lortu zuen ingelesen aurka.