Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trent

Ingalaterrako erdialdeko ibaia. 270 km. Penino mendien hegoaldean du iturburua eta Midlands edo erdialdeko ordokia ureztatu ondoren Burton, Stoke on Trent eta Nottingham-go hiriak igarotzen ditu, eta Humber-eko estuarioan itsasoratzen da. Derwent eta Dove dira ibaiadar nagusiak; ikatz hobi garrantzitsuak daude ibaiaren ibilguan.