trepanazio
iz. Med. Burezurra trepano izeneko kirurgia tresnaz zulatzeko ebakuntza. Oso ebakuntza arriskutsua denez, egoera guztiz larrietan (garuneko tumoreak, hematoma handiak) egin ohi da, burezurraren barneko presioa gehiegizkoa denean. Antzinatik ezagutzen den ebakuntza da; historiaurretik, hain zuzen ere, garai hartako burezur trepanatuak (eta, tresneria guztiz primitiboa izan arren, ongi sendatuak) aurkitu baitira.