Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trematodo

izond. Zool. Platelmintoen phyllum-eko izen bereko klaseko har bizkarroiez esaten da. Hosto itxurakoak izaten dira, zapalak, ez oso luzeak. Gorputzaren aurreko eta erdiko aldean bentosa batzuk izaten dituzte. Ziliorik ez dute, baina azala mintz ezkatatsuz hornitua dute. Ahoa bai, baina uzki-zulorik ez dute trematodo mota gehienek. Hermafroditak dira. Hainbat eraldaketaren ondoren eta zenbait bizkarroi-oinetik igaroz irixten da trematodo heldu izatera. Trematodo motarik ezagunena ardien, zaldien, astoen eta beste zenbait abereren behazun-hodietan kokatu ohi den Distomum hpaticum izenekoa da.