Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tremelal

izond. Bot. Basidiomizetoen klaseko izen bereko ordenako onddoez esaten da. 500 tremelal mota inguru ezagutzen dira; horietako asko bizkarroiak dira, eta goroldioetan, beste zenbait landare hodidunetan, adar usteletan eta intsektuetan eratzen dira. Hifak mintz fin batez bereziak dituzte; ez dute sexu-organorik; ugalketa hifak elkartuz egiten dute. Tremelalen ordenako onddo motarik ezagunenak Tremella mesenterica eta lutescens, zuhaitz-adar ihartuetan eratzen direnak, eta Tremelledon gelatinosus, pinu-adar usteletan eratzen dena, dira.