Trefil, James
Estatubatuar fisikaria (Chicago, 1938). Stanfordeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Ikasketak bukatuta, unibertsitate hartan bertan hasi zen lanean, Azeleragailu Linealaren Zentroan, ikertzaile gisa, eta Ikerkuntza Nuklearrerako Europar Batzordean, Genevan, ere lan egin zuen. Aurrerago, Virginiako Unibertsitatetik deitu zuten, fisikako eskolak ematera. Liburu askoren egilea da, adibidez Atomoetatik quarketara; Sorkuntzaren unea; Unibertsoaren alde ezkutua; 1001 gauza mundu guztiak jakin beharrekoak.