Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trazia

(Gr. Thrake) Greziako ipar-ekialdeko eskualdea, Rodope mendien eta Egeo itsasoaren artean, Bulgariaren eta Turkiaren mugetan. 8.578 km2 ditu eta 345.220 biztanle. Euros, Rodope eta Xanthi nomo edo probintziak hartzen ditu eta Komotini (Rodope-ko probintziako hiriburua) da hiri nagusia. Laborantza (tabakoa, olibondoak, mahatsa eta fruitu arbolak), ehungintza eta artisautza dira ekonomia jarduera nagusiak.