Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trazia

(Gr. Thrake) Europako hego-ekialdeko antzinako lurraldea, Balkanetako herrien hego-ekialdean, Egeo itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean, Mesta ibaiaren mendebalean, egungo Bulgariaren hegoaldea, Europako Turkia eta Greziako ipar-ekialdea hartzen zituena. Rodope mendiak daude lurraldearen mendebalean eta Balkan mendietako hegoaldeko mendialdeak iparraldean. Maritsa ibaiak ureztatzen ditu Traziako lurrak. v Historia. Antzinatean traziarrak bizi izan ziren Trazian, baina mazedoniarrek konkistatu zuten lehenik eta erromatarrek gero. Godoek eta hunoek inbaditu ondoren eslaviarrek konkistatu zuten lurraldea. 1453. urtean Konstantinopla erori zenetik turkiarren mende egon zen 1878. urtea arte. 1885. urtean Traziako Iparraldea (Ekialdeko Rumelia) Bulgariaren administraziopean geratu zen. 1912 eta 1913. urteetan Balkanetako gerra eta Lehen Mundu Gerra amaitu zirenean Bulgaria (62.178 km2 eta 5.000.000 biztanle), Grezia (8.578 km2 eta 345.220 biztanle) eta Turkiaren (23.764 km2 eta 5.975.449 biztanle) artean banatu zen Trazia.