Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

traziar

iz. eta izlag. Traziakoa; K.a. 2.000. urte bitartean, Danubio inguruan, itsaso Beltzean eta Egeo itsasoan bizilekua hartu zuen indoeuropar herri batekoa edo hari dagokiona; herri hartako biztanlea.  v  Hist. Traziarrak leinuetan antolatu ziren denbora luzez. Mertzenario eta esklaboz hornitu zuten Grezia. Ospakizun dionisiakoak egiten zituzten, guduzaleak ziren, tatuajeak egiten zituzten eta hildakoak erretzeko ohitura zuten.