Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

transfusio

iz. Pertsona baten odola beste batengana igaroaraztea. Lehenbiziko transfusioak XVII. mendean egin baziren ere, odol moten arteko elkartezintasuna arautzen duten legeak ezagutzen ez zirenez, bertan behera utzi behar izan ziren. XX. mendearen hasieran, Karl Landsteiner austriarrak odol motak eta haiek elkartzeko legeak aurkitu zituenean, berriz egiten hasi ziren, emaitza hobeekin. Gaur egun, ohiko bihurtu da transfusioa, eta, gehienetan, odol multzo eta Rh bereko pertsonen artean egiten da. Badira, hala ere, edozein multzotako odola jaso dezaketen pertsonak (AB odol multzokoak, hartzaile unibertsalak), eta, orobat, edozein multzotakoei eman diezaieketenak (0 multzokoak, emaile unibertsalak).