Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

transferentzia

iz. Psik. Psikoanalisiaren bidezko terapian, eriak bere haurtzaroan inguruko pertsona nagusiekiko (aita, ama, etab.) zituen sentimenduak psikoanalistarengana zuzentzean datzan prozesua. Transferentzia positiboa ala negatiboa izan daiteke, adierazitako sentimendu horiek maitasunezkoak ala etsaitasunezkoak diren neurrian. Freudentzat transferentzia terapiaren gune garrantzitsuena da, zeren eta haurtzaroko gatazka berritze eta eguneratze hori eriaren neurosiaren adierazpen zuzenena baita.