Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

transformadore

iz. Zirkuitu bateko energia elektrikoaren tentsioa aldatzeko tresna.  v Korronte konstanteko transformadorea. Elektr. Sarrerako voltaia eta karga kontutan hartu gabe irteerako voltaia aldatu gabe mantentzeko gai den transformadorea. v Maiztasun transformadorea. Seinalearen maiztasuna lehen mailako bobinak transformatzen duena. v Presio transformadorea. Teknol. Jariakinak garraiatzen dituzten zirkuituetan, leku batean ezartzen den presioa beste leku batean presio handiago edo txikiago bihurtzeko gai den aparatua. v Korronte-argi transformadorea. Elektr. Korrontearen tentsio edo voltaia aldaketak argi aldaketa bihurtzeko gai den aparatua. Neoizko hodiak eta katodo hodiak korronte-argi transformadoreak dira. Badira argi aldaketak korronte aldaketa bihurtzeko gai diren argi-korronte transformadoreak ere. Talde honetakoak dira zelula fotoboltaikoak, zelula fotoeroaleak eta zelula fotoigorleak; azken hauek erabiltzen dira filmatzeko kameretan.