Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

transaminasa

iz. Biokim. Aminoazidoen amino multzo bat (–NH2) zetoazidoetara igarotzeko gauzatu beharreko erreakzioa katalizatzen duen entzima. Transmaninasa ugari dagoen arren, bi baizik ez dira dosifikatu: glutaminooxaloazetikoa edo GOT (azido aspartikotik azido oxalazetikorako erreakzioa katalizatzen duena; gorputz ehunetan eta odolean dago egoera normalean, baina asko ugaltzen da miokardio infartoen ondorioz) eta glutaminopirubikoa edo GPT (alaninatik azido pirubikorako erreakzioa katalizatzen duena; gibeleko gaitzetan ugaltzen da).