Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

transdukzio

iz. Biol. Birus batek sortutako infekzio prozesua, bakterio batetik bestera informazio genetikoa eramatearekin batera gertatzen dena. Birusak zelula bateko (bakterio) geneak hartu, bere genomara igaroarazi, eta beste zelula batera eramaten ditu, han beste infekzio zikloa hasteko. Transdukzio orokorretan, zelulako edozein genek har dezake parte; trasndukzio berezietan, berriz, gene jakin batzuk besterik ez. Transdukzioa mikrobiologian erabili da bakterio geneak aurkitzeko eta beste zenbait saio egiteko.