Tourneur, Maurice
Frantses zinemagilea (Paris, 1876 - Paris, 1961). Zinemaren aitzindarietako bat izan zen. Frantzian hasi zen filmak egiten. 1914an Estatu Batuetara joan zen eta han egin zituen filmik onenak. Zinema ahostunaren hastapenetan Frantziara itzuli zen eta han jardun zuen hil zen arte. Tourneurren berrogeita hamar bat film mutu galdu dira. Filmak: Woman (1918, Emakumea), Treasure Island (1920, Altxor uhartea), The Last of the Mohicans (1921, Azken mohikanoa), Lorna Doone (1922), The Isle of Lost Ships (1923, Itsasontzi galduen uhartea), L’équipage (1928), Le patriote (1938), Volpone (1940).