Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tornasol

iz. Kim. Uretan urtzen den hauts urdin amorfoa; urtuta dagoenean (tornasol tindagaia) disoluzioaren pH-aren arabera kolore desberdina hartzen du: gorria pH-a 4,5 denean, eta urdina pH-a 8,3 denean. Zenbait ahuka, Variolaria lecanora eta Variolaria rocella ahukak batez ere, amoniakoarekin eta potasarekin tratatuz, eta ondoren orea hartzituz lortzen da. Doitasun handirik behar ez denean erabiltzen da kimika analisietan. v Tornasol papera. Tornasolez tindatuta dagoen paper erreaktiboa, eta azidoak ukitzean gorritu eta baseak ukitzean urdintzen dena.