Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tormes

Espainiako erdialdeko ibaia, Duero ibaiaren adarra. 390 km. Gredosko mendietan du iturburua, Avilako probintzian, eta Salamancatik igaro ondoan, Duero ibaiarekin bat egiten du Portugalgo mugatik hurbil eta Zamorako eta Salamancako probintzien arteko muga eratu ondoren. Lurrak ureztatzeko eta indarra ekoizteko erabiltzen da ibaiko ura.