Tormo, Ricardo
Espainiar moto pilotua (Ayacors de Canals, Valentzia, 1952 - Valentzia, 1998). Munduko pilotu onenetako bat laurogeiko hamarraldian, zilindro gutxiko motoetan batez ere. Mekanikoen familia batean hazi zen eta umetan sortu zitzaion moto zaletasuna. Horrela, gazterik hasi zen lasterketetan parte hartzen eta sari asko irabazi zituen. Hirurogeita hamarreko hamarraldian bederatzi aldiz irabazi zuen Espainiako txapelketa, 50 zentimetro kubikoetan. 1978an munduko txapelketa irabazi zuen, eta 1981ean berirro. Derbi etxeak fitxatu zuen Ángel Nieto txapeldun handiaren ondorengoa izateko, baina 1984an istripu larria izan zuen entrenamenduetan, eta horrek eta beste zenbait osasun arazo larrik lasterketak uztera behartu zuten.