tornu
iz. Birarazten den zati bat duen lanabesa edo makina lanabesa, zati horretan finkatzen den atala moldatzeko erabiltzen dena. v Tornu mota asko dago, baina ezagunenak hauek dira: horizontala, bertikala, errebolberra eta automatikoa. Tornuan piezak mekanizatzeko baldintza hauek bete behar dira: 1) Piezak ardatzaren inguruan era uniformean biratzea. 2) Pieza bi ertzen artean eustea. 3) Piezaren errotazio ardatzaren norabideari paralelo, elkarzut edo okertuta aihotzari higidura zuzen eta jarraitua ezartzea. Tornua da industria mekanikoan erabiltzen den makina-erreminta zaharrena eta hedatuena. v Tornu automatikoa. Erreminten higidura eskuz egin ordez, makinak dituen engranaje bidez era automatikoan lortzen duena. || Gauza bati bere buruaren inguruan gurpil baten bidez, eskuz eta abarren bidez biraraztea lortzen duten makinei ematen zaien izena: eltzegileen tornua, iruleen tornua.