Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tornado

iz. Indar handiko haize erauntsia, inbutu gisako zirimola eratzen duena. Atmosferako behealdeko geruzetan haize hotz lehorra eta goialdekoetan haize bero hezea denean gertatu ohi da, tenperatura eta hezetasun gorabehera handien ondorioz. Tornadoek berez zikloiak baino eremu txikiagoa hartzen dute, baina haizearen lastertasunaren (300 km/orduko) eta tornadoa igarotzen den tokietan gertatzen den presio jaitsiera handi lasterren ondorioz kalte handiak eragiten dituzte; besteak beste, auto, etxe eta abarretan barnealdeko eta kanpoaldeko presio desberdintasunagatik leherketak gertatzen dira, eta haizeak etxeak ere eramaten ditu. Afrikan eta Ameriketan gertatzen dira, batez ere.