Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

torloju

iz. Iltze itxurako gauzakia, buru batean hariz hornitua, biraraziz zurean, zulo batean… sartzen dena.  v Torlojuaren erregela. Fis. Bi bektoreren arteko biderkaketa bektorialaz lortzen den beste hirugarren bektore baten norantza ezagutzeko erabiltzen den erregela, hau da:



C
bektore horren norabidea A eta B bektoreek mugatzen duten planoarekiko zuta da, eta norantza, berriz, bide motzenetik A bektorea B bektorearen gainean jarriko lukeen torlojuak izango lukeen higiduraren norantza. Erregela hori erabiltzen da halaber, indar baten momentuaren norantza finkatzeko, korronte elektrikoa daraman burdina hari baten inguruan diren indar-lerroen norantza aurkitzeko, besteak beste. v Arkimedesen torlojua. Isuria duen hodi baten barruan bizkor samar biratzen dabilen helizedun ardatz bat duen torlojua. Hodiaren ertz bat uretan sartuta dago, eta helizearen biraketak ura hodiaren beste ertzeraino igo arazten du. v Bankuko torlojua. Mahai baten edo makina-erreminta batean muntatuta dagoen altzairuzko tresna, eta bi euskarri bidez, bata finkoa eta bestea higikorra, piezak eutsita eta geldi mantentzeko balio duena. v Torloju mikrometrikoa. Metrol. Luzera, lodiera edo leku aldaketa oso txikiak neurtzeko aparatuetan erabiltzen dena. v Torloju amaigabea. Ardatz elkarzutak dituzten torloju eta gurpil horztunak osatutako engranajea. Torlojuaren bira batek hortz bat aurrera arazten dio gurpilari.