Tonghua
edo T’ung-hua. Txinako ipar-ekialdeko hiria, Kiringo probintziaren hegoaldean, Hun ibaiaren haranean, Txang-pai mendialdearen ondoan. 312.140 biztanle. Industria (altzairugintza, ardogintza, zurgintza, papergintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) eta lurpeko aberastasunen ustiaketa (ikatz eta burdin hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.