Tonegawa, Susumu
Japoniar biologoa eta fisiologoa (Nagoya, 1939). 1963. urtean Estatu Batuetara joan zen ikasketak ontzera eta han egin zen doktore. 1971-1981 urteetan Basileako immunologia institutuan biologia eta fisiologiari buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen eta 1981. urtetik aurrera Minbizia Ikertzeko Guneko biologia saileko irakaslea izan zen. Antigorputz mota ugari sortzeko oinarri genetikoak aurkitu zituela eta, 1987. urtean Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria eskuratu zuen.
- tonbola
- tonbolo
- Tonbuktu, Tinbuktu
- Tondelli, Vittorio
- Tone
- Tonegawa, Susumu
- Tonga
- Tongako osina
- tongatar
- tongera
- Tonghua