Tonkin
Txinako Iparraldeko itsasoko golkoa, Tonkin eta Annamgo kostaldeen, Leicheuko penintsularen eta Hai-nango (Txina) uhartearen artean. 500 km luze, 150 km zabal eta 70 m sakon da. Tonkingo golkoan isurtzen du ura Ibai Gorriak. Estatu Batuen eta Vietnamen arteko gerran borroka bortitzak izan ziren han.