Tonle Sap
(Khmer hizkuntzan, Aintzira Handia). Kanbodiako erdialdeko aintzira, iparraldeko Dan Raek mendialdearen eta hegoaldeko Kravanh mendien artean. Aintziraren eremua 2.700 km2-koa da neguan eta 10.000 km2-koa udan. Sakonera 1-3 m-koa da neguan eta 10-16 m-koa udan. Azarotik ekaina arte aintzirako ura ibaian ustutzen da Mekong ibairantz Tonle Sap ibairen bidez, baina udan Mekong ibaiaren ur emaria nabarmen hazten da eta alderantziko norabidea hartzen du ibaiak, ura aintzirara itzultzen direla. Udan ontziz ibil daiteke eta arrantza oso oparoa izaten da.
- Tonghua
- tongo
- tonika
- toniko
- Tonkin
- Tonle Sap
- tonsura
- tontakeria
- tontatu
- tonto
- tontokeria