Tonbuktu, Tinbuktu
edo Tunbuktu. Maliko iparraldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua, Saharako basamortuan, Niger ibaiaren iparraldean. 19.165 biztanle ditu hiriak eta 487.278 eskualdeak (1976). v Historia. K.a. 1100. urtean sortu zuten hiria; tuareg nomaden geralekua zen. XIII. mendean Maliko Erreinuaren barnean zegoen eta hango sultanak Mezkita Handia (Djingereyber) eta errege jauregia (Madugu) eraiki zituen. XIV. mendetik aurrera urrea eta esklaboak salerosten ziren hirian. 1591. urtean Marokok inbaditu zuen eta gainbehera etorri zen hiriaren oparotasuna. 1893. urtean frantsesek hartu zuten eta 1960. urtean Maliko Errepublikako hiri bihurtu zen.
- Tonatiuh
- tonatu, tona(tu), tonatzen
- tonba
- tonbola
- tonbolo
- Tonbuktu, Tinbuktu
- Tondelli, Vittorio
- Tone
- Tonegawa, Susumu
- Tonga
- Tongako osina