Tondelli, Vittorio
Italiar idazlea (Correggio, 1955 - 1991). Laurogeiko hamarraldiko idazle aipagarrienetako bat. 1980an egin zuen debuta literaturaren munduan Beste libertino batzuk kontakizun bildumarekin. Gero, hiru eleberri idatzi zituen: Pao Pao (1982), Rimini (1985) eta Gela bananduak (1989). Kazetari eta saiakeragile gisa egin duen lana Weekend postmodernoa (1991) liburuan dago bilduta. Garrantzi handiko lana egin zuen, orobat, idazle gazteen koordinatzaile gisa; bi antologia apailatu zituen, gero ospe handia izango zuten idazle gazteen lanekin.
- tonatu, tona(tu), tonatzen
- tonba
- tonbola
- tonbolo
- Tonbuktu, Tinbuktu
- Tondelli, Vittorio
- Tone
- Tonegawa, Susumu
- Tonga
- Tongako osina
- tongatar