Tomlinson, Alfred Charles
Ingeles poeta (Stoke-upon-Trent, Staffordshire, 1927). Cambridge-ko unibertsitatean ikasketak amaitu ondoren Estatu Batuetara joan zen eta Hamiltongo (New York) unibertsitateko irakasle egin zuten. Bristolgo unibertsitateko irakasle egin zuten ondoren. Wallace Stevens eta Marianne Moore Estatu Batuetako idazleen eragina igarri da Tomlisonen poesia bildumetan. Obra nagusiak: Seeing is Believing (1960, Ikustea sinestea da), American Scenes (1966, Amerikar pasarteak), America West Southwest (1969, Mendebaleko eta hego-mendebaleko Amerika) eta Selected Poems 1951-1974 (1978, Poema hautatuak 1951-1974). Octavio Paz-ekin batera Air Born/Hijos del aire (1979, Airean sortuak) poesia bilduma kaleratu zuen ingelesez eta gaztelaniaz.
- Tomasi di Lampedusa, Giuseppe
- tomate
- Tomba, Alberto
- tomismo
- tomista
- Tomlinson, Alfred Charles
- tomo
- tomografia
- tomografo
- Tomonaga Shinichiro
- Tomsk