Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tomate

iz. Baratze landarea, fruitu biribil gorria eta jateko ona ematen duena; fruitua bera, sukaldaritzan oso erabilia (Lycopersicon esculentum).  v  Bot. Solanazeoen familiako baratze-landare adartsua, 60-180 cm luzea, zurtoin berde erorkorrak, ebaki handiekiko hosto zabalak, kolorez berde ilunak, izar itxurako lore txiki zuri horixkak eta fruitu gorri biribila edo luzarana, mami gorrikoa eta hazi askokoa duena (Lycopersicon esculentum edo Solanum lycopersicum). Berez Ameriketakoa da. XVI. mendean sartu zen Europan; gaur egun munduko beste eskualdeetan ere lantzen da.