Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tomismo

iz. Akinoko San Tomasen filosofia eta teologia sistema.  v Tomismoa, San Agustinen pentsamendu tradizionalaren aurrean, kristau irakaspenen eta Aristotelesen filosofiaren pentsamenduaren arteko sintesia izan zen. Tomismoak izatearen (actus essendi) lehentasuna azpimarratzen du esentziaren aurrean. Horren arabera, giza ezaguerak ez du beharrezko Jainkoaren argi berezirik egia ezagutzeko. Hala, tomismoak egiaren bilatze lanean eta ezagutzaren oinarrian arrazoia eta goi agerkundea, bakoitza bere mailan, jarri zituen. Ezagutzaren lehen pausua sentimenen bidezkoa da, eta bertatik adimenak indukzioz zein dedukzioz fenomenoen kausak eta izadiaren legeak ateratzen ditu, azken kausa bat badela, bere baitakoa eta betierekoa, ulertzeraino. Hasieran elizako agintariek arbuiatu egin zuten tomismoa, baina berehala onartua izan zen eta Erromako Elizaren filosofia nagusia bilakatu zen.