Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tomsk

Errusiako erdialdeko hiria eta izen bereko probintziako (316.900 km2 eta 939.000 biztanle) hiriburua, Tom eta Ob ibaien bilgunetik hurbil, mendebaleko Siberian. 502.000 biztanle. Bertan sortu zuten Siberiako lehen unibertsitatea (1888). Industria (altzairugintza, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, kimika industria, zurgintza, janari industria) da ekonomia jarduera nagusia. Bada ikerketa atomikoetarako gune bat.