tomografia
iz. Med. X izpi bidezko azterketa mota, aztergai den organoa xafla zerrenda paraleloetan bereizten duena. Tomografiaren bidez, organo baten zati baten irudia lor daiteke, organo hori xafla meharretan (1-2 cmko lodierakoak) moztu izan balitz bezala. Tomografien sailari esker, organoa osorik ikus daiteke. Boccage frantziar medikuak asmatu zuen, 1915ean, teknika hori, baina bere garaiko bitartekoen aurreramendu urritasunagatik, ez zen egin 1930 arte.