toba
iz. Geol. Erraz hautsi eta hauts bihur daitekeen harri bigun porotsu arina. Bi motakoak izan daitezke tobak; biek tankera bereko egitura dute, baina osaera eta jatorri desberdina. Karekizko tobak ibai eta iturrietako urek daramaten karearen prezipitazioaz eratzen dira. Sumendi tobek sumendi jatorria dute, eta errautsen, lapillien eta sumendi lokatzen solidotzeaz eratzen dira. Aluminio, sodio eta potasio silikato konplexuez eratuak dira, eta eraikuntzan mortairua eta adreiluak egiteko erabiltzen dira; gai urragarri gisa eta katalizatzaileen euskarri gisa ere erabiltzen dira.