Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toamasina

edo Tamatave. Madagaskarko ekialdeko hiria eta portua, izen bereko probintziako (71.911 km2 eta 2.600.000 biztanle, 2001) hiriburua, Indiako Ozeanoaren ertzean. 197.000 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Madagaskarko portu nagusia da eta bertatik igarotzen da esportazio-inportazio produktuen erdia. Kafea, bainila, piperra, iltze-belarra eta grafita esportatzen ditu eta nekazaritzarako makineria, ehunak eta elikagaiak inportatu. Janari industria eta altzairugintza dira hiriko industria nagusiak.