Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tiroxina

iz. Biokim. Tiroide guruinak ekoizten duen hormona. Tirosinaren eratorria da. Kendall-ek aurkitu zuen 1915ean, eta Harrington-ek mugatu zuen haren kimika egitura 1926an. Metabolismoaren erritmoa bizkortzen du, eta animalien ehunek duten oxigeno beharra handiagotu egiten du. Uretan, alkoholetan eta disolbatzaile organiko arruntetan urtzen diren kristal eran agertzen da. Animalien tiroide guruinetatik edo sintesi bidez lortzen da. Medikuntzan eta biokimikako ikerketan erabiltzen da.