tirosina
iz. Biokim. Izaki bizien proteinen ohiko osagaia den aminoazido aromatikoa: p-hidroxifenilalanina (C9H11O3N). Organismoak tirosinaren beharra du adrenalina eta tiroxina hormonak eta melanina pigmentua ekoizteko. Hori dela eta, animalien hazkundean eragin handia du, besteak beste. Kristal zurietan agertzen da; kristal horiek uretan ongi urtzen dira baina oso nekez alkoholean eta batere ez eterrean. Jarduera optikoa du. Proteinen hidrolisi bidez eta sintesi organiko bidez lortzen da. Dietetikan eta biokimikako ikerketetan erabiltzen da.