Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ticino

Suitzako hegoaldeko kantonamendua, Alpe mendien hegoaldean, Italiaren mugan. 2.811 km2 eta 273.500 biztanle. Hiriburua, Bellinzona. Hizkuntza, italiera. Hiri nagusiak: Airolo, Ascona, Chiasso, Giornico, Locarno, Lugarno eta Mendrisio. Alpe mendiek hartzen dute kantonamendua eta, San Gotardoko tunelari esker (28 km), Italiaren eta Suitzaren arteko komunikabide garrantzitsuenetako bat da. Iparraldea oso menditsua da eta hegoaldean, zelaiagoa eta epelagoa baita, bizi dira ia biztanle gehienak. Ticino ibaia igarotzen da handik, eta hego eta hego-mendebaleko eskualdeetan Lugano eta Mayor aintzirak daude. Laborantza (garia, garagarra, patatak, fruitu arbolak, tabakoa, mahatsa), abere hazkuntza (behi azienda) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. Milango dukearen mende zegoen XIII. mendean baina suitzarrek konkistatu zuten 1403-1516 urteetan. 1803. urtean bihurtu zen kantonamendu.