Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ticino

Suitzako eta Italiako ibaia, Po ibaiaren adarra. 248 km. Novena-ko lepoan du iturburua, Suitzan, eta arku zabala eratzen du, Alpen mendien inguruan, Mayor aintzirara iritsi baino lehen. Aintziratik igaro ondoren, Po ibaiarekin bat egiten du, Paviako hirian. Soroak ureztatzeko eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen da ibaiaren ura.