Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tibulo, Albio

(Lat. Albius Tibullus). Erromatar poeta (K.a. 55 - K.o. 19). Eresia poemak landu zituen bereziki. Propertzio eta Ovidioren laguna izan zen eta Valerio Messalak babestu zuen. Nekazari giroko bizimodua kantatu zuen eta eredutzat zuen Virgiliok landuriko gaiak erabili zituen. Tibuloren obrari lotzen zaio Corpus Tibullianum, Messala-k bildu zuen poeta taldeak eginiko poema bilduma, eta dudarik ez dago Tibulok berak ondu zituela bilduma horretako lau liburuetatik lehenengo biak.