Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tiazol

iz. Kim. Konposatu heteroziklikoa (C3H3SN). Isurkari koloregabea edo horixka da; pisu espezifikoa 1,18 g/cm3 du eta 116,8 °C-tan irakiten du. Alkoholetan eta eterretan ongi urtzen da, baina uretan nekez. Piridinaren antzeko usaina du. Onddo hilkariak, kolore emaileak eta sintesi bidez lortzeko erabiltzen da.