Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tiberio IIa Konstantino

Bizantziar enperadorea 578-582 urteetan (Trazia, ? - Konstantinopla, 582). Justino II.ak, Sofia bere emazteak bultzatuta, semetzat hartu eta hil baino lehenxeago Zesar izendatu zuen. Zergak murriztu eta zorrak barkatu zituen, baina dirua eta ondasunak jaietan xahutu zituen. Lonbardiako dukeei ere diru laguntzak luzatu zizkien bere politikarekin bat etor zitezen.