Thorpe, Richard
(Jaiotza izenaz, Rollo Smolt). Estatu Batuetako zinemagilea (Hutchinson, Kansas, 1896 - 1991). Music-hall-eko antzezlea izan ondoren 1923an hasi zen filmak egiten. Metro Goldwing Mayer produkzio etxerako lan egin zuen batez ere. Genero guztiak landuagatik, western eta, batez ere, abenturazko filmetan maisu izan zen. Filmak: Last of the Pagans (1935, Azken paganoa), Tarzan Escapes (1936, Tarzan ihesi), Night Must Fall (1937, Iluntzean), Ivanhoe (1952), The Prisoner of Zenda (1952, Zendako presoa), All the Brothers Were Valiant (1953, Anaia guztiak ausartak ziren), Knights of the Round Table (1954, Mahai biribileko zaldunak), The Adventures of Quentin Durward (1955, Quentin Durwarden abenturak).