Thériault, Yves
Kanadar idazlea (Quebeck, 1916 - Montreal, 1983). Kanadako idazle oparoenetakoa, irrati-telebistetarako 1.300 lanetik gora eta 50 liburutik gora idatzi zituen frantsesez. Hamabost urte zituenean eskola utzi eta hainbat lanbidetan jardun zuen harik eta 1944an irratirako idazten hasi zen arte. Bere lanak Kanadan lekutuak dira eta pertsonaiak etnia gutxituetakoak dira, indiarrak eta eskimalak, besteak beste. Haren lan nagusia Agaguk (1958) izan zen, maisu lantzat hartua. Beste zenbait lan aipagarri: Aaron (1954), Ashini (1960), N’Tsuk (1968).