Thenard, Louis-Jacques
Frantses kimikaria (La Louptière, 1777 - Paris, 1857). Kimikaren oinarriak azaltzen dituen obra garrantzitsu bat argitaratu zuen 1813-1816 bitartean, lau liburutan banatua. Metalen sailkapen berezi bat aurkeztu zuen, bere izena daraman urdin kolore mota prestatzeko formula ezagutarazi zuen (Thenard urdina, portzelana koloreztatzeko erabiltzen dena), eta ur oxigenatua (1818) eta boroa aurkitu zituen.