Theodorakis, Mikis
Greziar musikagilea eta politikaria (Quios, 1925). Atenasen eta Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1954-1961. urteetan Parisen bizi izan zen. 1981-1986. urteetan Greziako alderdi komunistaren diputatu izan zen. 1989. urtean Demokrazia Berria alderdian sartu zen, eta 1990. urteko hauteskundeen ondoren, karterarik gabeko ministro izendatu zuten. Oratorioak, balletak, piano kontzertuak, sinfoniak, 7 kantu Lorcarentzat, eta Zorba greziarra filmerako musika idatzi zituen. 1991. urtean Medea opera ondu zuen.