Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

termoelektrizitate

iz. Fis. Elektrizitatearen eroale edo erdieroale diren materialen atalen artean tenperatura diferentzia bat ezarriz sortzen den elektrizitatea. Normalean, soldadura bidez elkar ukitzen duten bi material desberdin erabiltzen dira. Tenperatura neurtzen duten termopareak gertaera horretan oinarritzen dira, sortzen den korronte elektrikoaren voltaia tenperatura diferentziaren araberakoa baita. || Beroaren eraginez elektrizitatea ekoizteari dagozkion gertaerak eta alderantzizkoak aztertzen dituen Fisikaren alorra.