Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

termoelektriko

izond. Fis. Termoelektrizitateari dagokiona. v Efektu termoelektrikoa. Elkarri lotuta dauden bi metal desberdinek osatzen duten zirkuituan korronte elektriko bat eratzean datzana, ertzen arteko soldadurak tenperatura desberdinetan jartzen direnean. Zirkuitua pare termoelektriko bilakatzen da; horri Seebeck efektua deitzen zaio. Efektu termoelektrikoaren aurkako efektua Peltier efektua da; bi metalen arteko soldaduren berotzea edo hoztea eragiten du zirkuitutik korronte elektrikoa pasatzen denean. J. C. Peltier-ek aurkitu zuen 1834. urtean. v Termometro termoelektrikoa. Neurri txikia duen gorputz baten tenperatura neurtzeko Peltier-ek asmatu zuen termometroa, efektu termoelektrikoan oinarritua. v Pare termoelektrikoa. ik. pare.